XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I.- Gure erriko abesti zampacirc;r eta gozoak,
Aurreko euskaldunen biotz mamikoak,
Naiko lituzke bildu gure Prailetxoak;
Ortako nasiz dabil mendi ta txokoak
.

II.- Oni ta ari galdezka nor dan jakituna,
Ezta aixa topatzea esan nai dituna.
Gu ez gera kantari, bañan orra, jauna,
Ortxe eldu da Joxe Motx, Orrek bear duna
.

III.- Zu al zera Joxe Motx, kantari aundia?
- Aundia enaiz baño, ni naiz kantaria.
- Bota, ba, kantutxo bat, biotz pozkaria,
Lasai aukera zazu nai dezun airia
.

IV.- Mutilla ordu batez asi gabe egon zen,
Artean kantu naiez Praillia irrikitzen;
Azkenez Sursum corda latz-miña jo zuen
Eta praille gaxoa gutxiz sortu etzen
.